XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GANIX GESALAGAKaixo, ni Ganix naiz.
Duela hamar urte jaio nintzen Zarautzen.
Saria eskuratu nuenean La Salle ikastetxean nenbilen 4. mailan.
Asko poztu nintzen saritua izan nintzela jakitean eta orain zuek animatzen zaituztet euskaraz idaztera.
Ea ipuin hau gustokoa duzuen.
Benetan gertatu zitzaidan istorioa da.
Kaixo, ni Ganix naiz eta nire dordokaren abenturak kontatuko dizkizuet.
Ni orain dela sei hilabete hasi nintzen dordoka eskatzen.
Horrela, behin batean, gurasoak ez dakit nora joan behar zirela eta, ni amonarenean geratu nintzen.
Gurasoak etorri zirenean, kontu kontari hasi ginen.
- Zer moduz pasa duzu?
- Oso oso ondo
- Eta zuk, Ganix?
- Ni oso ondo ibili naiz.
Ondoren gurasoei galdetu nien:
- Zer nolako erosketak egin dituzue?